Giro ederra nagusitu da Rodeo eta Ukabil taldeen kontzertuetan

Ihintza Elustondo 2021ko urt. 4a, 10:46

Rodeo eta Ukabil taldeek kontzertuak eman zituzten atzo, Gaztetxean. Azpeitiko Ukabil taldearen lehen kontzertua izan zen atzokoa.

Urola Erdiko Gazte Koordinadora Sozialistak antolatuta, Ukabilen eta Rodeoren kontzertuak izan ziren atzo, igandea, Azpeitiko Gaztetxean. 17:00etan hasi ziren emanaldiak, eta giro ederra nagusitu zen zuzenekoetan. Azpeitiko Ukabil taldearen lehen zuzenekoa izan zen atzokoa, eta musikariak urduri bazeuden ere, ederki moldatu ziren estreinakoz oholtza gainean. Atzo Gaztetxean hartutako irudiak dira honako hauek.

(Argazkiak: Azpeitiko Gaztetxie)