Musikazaleek izugarri gozatu dute Belakoren kontzertuaz

Ihintza Elustondo 2021ko urt. 3a, 15:57

Belako musika taldeak kontzertua eman zuen atzo Soreasu antzokian. Sarrera guztiak agortuta zeuden aspalditik, eta gaur beste emanaldi bat eskainiko du taldeak.

Belako musika taldeak kontzertua eman zuen atzo Soreasu antzokian. Sarrera guztiak agortuta zeuden aspalditik, eta, beraz, herritarrek asko itxarondako emanaldia izan zen atzokoa. Eta nola ez, izugarri gozatu zuten hara bertaratu zirenek. Emanaldiak izandako arrakasta tarteko, gaur beste zuzeneko bat emango du Belakok, 19:00etan hasita, Soreasun bertan.

2011. urtean hasi zuen ibilbidea musika taldeak, eta ordutik hainbat emanaldi eskaini dituzte Euskal Herrian zein nazioartean. Plastic drama da beren azken diskoa, eta lan berriko abestiak zein gainontzeko diskoetakoak joko dituzte gaur Soreasun.

Atzoko zuzenekoan Alberto Belokik Kulturazentzat ateratako argazkiak dira honako hauek.