Labakak eta Urrizak irabazi dute Erremonteko 50. Binakako Txapelketa

Ihintza Elustondo 2021ko urt. 2a, 17:51

Labakak eta Urrizak Ansa II.aren eta Aizpuru III.aren aurka jokatu dute Erremonteko 50. Binakako Txapelketako finala, eta lehen bikote hori gailendu da, 40 eta 31. 

Erremonteko 50. Binakako Txapelketako finala jokatu dute gaur arratsaldean Hernaniko Galarretako pilotalekuan (Gipuzkoa), eta bi azpeitiar aritu dira lehian nor baino nor. Hain zuzen ere, Jagoba Labaka eta Joxin Aizpuru Aizpuru III.a aritu dira parez pare, Urriza eta Ansa II.a bikote zituztela, eta Labaka-Urriza bikotea nagusitu da. 40 eta 31 gailendu dira.

Partida guztian aurretik izan dira markagailuan Urriza eta Labaka. Hasieran alde handiarekin nagusitu dira, baina, pixkanaka, Ansa II.a eta Aizpuru III.a aldea estutzen joan dira. Dena dela, ez dute lortu Urrizaren eta Labakaren parera iristea, eta, beraz, haiek jantzi dute gaurkoan txapela.

Ateak itxita jokatu dute finala, eta ETB1ek zuzenean eman du.