Gozatu ederra hartu dute hainbat herritarrek elurretan

Ihintza Elustondo 2021ko urt. 2a, 13:09

Ohi baino beherago egin du elurra gaur, eta hotz eginagatik, hainbat herritarrek  ingurumenaz gozatu nahi izan du. Oñatz auzoan eta Xoxote inguruan hartutako irudiak dira honako hauek.

Hotz egiten du gaur, eta elurra mara-mara bota du inguruko bazterretan. Gailurrak erabat zurituta zeuden eguna argitzerako, baina ohi beherago ere egin du elurra, nahiz eta herrigunea ez den asko zuritu. Beti izaten da berezia ingurua elurtuta ikustea, eta herritar asko ingurumenaz gozatzera atera dira. Oñatz aldean, esaterako, herritar ugari ibili da lerarekin jolasean nahiz elkarri elur bolak jaurtika. Elurretako panpina egitera ere animatu da bateren bat.