En Tol Sarmientoren bigarren kontzertu bat antolatu dute otsailaren 13an

Nerea Uranga 2020ko abe. 29a, 15:39

Otsailaren 13rako En Tol Sarmiento taldearen bigarren emanaldi bat antolatu du Kulturazek, Soreasu antzokian. 16:30ean hasita izango da kontzertu hori eta dagoeneko sarrerak saltzen jarri dituzte.

En Tol Sarmiento taldearen otsailaren 13ko 19:00etako Soreasu antzokiko kontzerturako sarrerak berehala agortu ziren. Kulturazek, egun horretan bertan, ETS taldearen bigarren kontzertu bat antolatu du Soreasun. 16:30ean hasiko da musika emanaldia.

Sarrerak dagoeneko salgai jarri dituzte Kulturaz.eus webgunean.