Ahots baten sormen topaketak egiten ari dira Dinamoan

Nerea Uranga 2020ko abe. 28a, 15:27
Ahots baten sormen topaketetako gaurko une bat Dinamoan. (Argazkia: Dinamoa sormengunea)

Mintzola ahozko lantegiak antolatuta Ahots baten sormen topaketak egingo dituzte gaur eta bihar, Dinamoa sormengunean. Seigarren edizioa dute Ahots baten topaketek, eta aurreneko aldiz ari dira egiten Dinamoan. Parte hartzen ari diren hogei gazteek antzerkian, kantagintzan, bertsolaritzan eta kontalaritzan murgiltzeko aukera izango dute.

Ahots baten sormen topaketak egiten ari dira Dinamoa sormengunean, Mintzola ahozko lantegiak antolatuta. Gaur goizean hasi dituzten topaketetan 15-22 urte bitarteko hogei gazte ari dira parte hartzen. Gaur eta bihar iarteko topaketetan kantagintzan, bertsolaritzan, antzerkian nahiz kontalaritzan murgilduko dira gazteak. Gaur, astelehena, literatura landuko dute Iratxe Retolazarekin eta bertsolaritza Miren Amuriza eta Nerea Ibarzabal bertsolariekin. Bihar, berriz, Xanti Agirrezabala aktoreakin eta Mursego musikariarekin izango dituzte saioak. Arratsaldean, Ahots baten topaketak bukatzeko, Agirrezabala aktore azpèitiarrak Satiro bakarkako antzezlana egingo du.

Ahots baten sormen topaketek seigarren edizioa dute aurten, eta lehendabiziko aldiz ari dira egiten Azpeitiko Dinamoa sormengunean.