Zuhaitza Argazki Lehiaketako irudiak erakusgai daude Betharrametan

Nerea Uranga 2020ko abe. 26a, 16:05

Juan Joxe Agirre gogoan Zuhaitza Argazki Lehiaketa antolatu zuten Azpeitiko Argazki Elkarteak eta Lagun Onak Mendi Bazkunak. Lehiaketara aurkeztutako irudiak erakusgai daude urtarrilaren 10era bitartean, Betharram aretoan.

Abenduaren 21ean banatu zituzten Juan Joxe Agirre gogoan antolatutako Zuhaitza Argazki Lehiaketako sariak, Betharrametako erakusketa aretoan. Azpeitiko Argazki Elkarteak eta Lagun Onak Mendi Bazkunak prestatu zuten lehiaketa, eta bertara aurkeztutako irudiak erakusgai jarrita dituzte orain. 45 irudi daude ikusgai urtarrilaren 10era bitartean. Erakusketa zabalik dago astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara bitartean eta asteburuetan nahiz jaiegunetan 12:00etatik 14:00etara.