Espartzuk 'Zerotik hasi' diskoaren aurkezpen kontzertua eskainiko du abenduaren 29an Gaztetxean

Maialen Etxaniz 2020ko abe. 26a, 09:00

Sarrera mugatuta egongo da, eta kontzertura joan nahi dutenek aurrez erosi beharko dituzte sarrerak. Azpeitiko Gaztetxean jarriko dituzte salgai, eta eskuragarri izango dira bihar 17:00etatik 19:00etara eta etzi 10:00etatik 12:00etara. 

Espartzu musika taldeak labetik atera berri duen Zerotik hasi izeneko lana aurkeztuko du abenduaren 29an Azpeitiko Gaztetxean, 18:30ean hasita.

Pello Arrue eta Gaizka Arrue anaiek osatzen dute Espartzu, eta iaz Euskal Herriko hainbat eta hainbat txokotan kontzertuak eskaini ostean, asteartean, hilak 29, aurkeztuko dute plazaratu berri duten Zerotik hasi diskoa. Guztira, hitzez jantzitako bederatzi abesti jaso dituzte diskoan, eta Azpeitiko 2noisy estudioan grabatu dute lana. 

Gaztetxean aurkeztuko du Espartzuk Zerotik hasi  diskoa, dta bihar jarriko dituzte salgai emanaldirako sarrerak. Txartelak aurrez erostea ezinbestekoa izango da, sarrerak mugatuta egongo baitira. Gaztetxean leihatilarik ez dagoen arren, bertan egokituko dute txartelak saltzeko lekua. Hori dela eta, Espartzuren emanaldirako txartela erosi nahi dutenek bihar, hilak 27, 17:00etatik 19:00etara eta etzi 10:00etatik 12:00etara. erosi ahal izango dute kontzerturako sarrera hiru eurotan.