Zetak taldearen Soreasuko kontzertua, irudietan

Nerea Uranga 2020ko abe. 25a, 09:48

Asteazkenean, abenduaren 23an, Nafarroako Zetak musika taldeak kontzertua eskaini zuen Soreasu antzokian.

Musika zaleek zuzeneko emanaldiez gozatzeko aukerarik ez dute falta izan aste honetan ere Soreasu antzokian. Asteazkenean, abenduaren 23an, Pello Reparaz musikari nafarrak gidatutako Zetak taldea igo zen Soreasuko agertokira. Kontzertua baino hilabete lehenagorako agortu ziren Zetaken kontzertu honetako sarrera guztiak. Zetak diskoko hainbat kantu abestu zituzten asteazkeneko emanaldian.

Kulturaz kooperatibak antolatutako Zetak taldearen kontzertuan Alberto Beloki argazkilariak ateratako argazkiak igo ditu sarera: hemen ikus daitezke Zetak taldearen kontzertuko argazki guztiak.