Traktore bete opari eta ilusio faltarik ez, ezohiko Gabon bezpera alaitzeko

Maialen Etxaniz 2020ko abe. 24a, 14:28

Ezohiko Gabon bezpera da aurtengoa, eta Olentzero eta Mari Domingik ere nabaritu dute hori. Gaur goizean Azkoitian zehar ibili dira, eta haiekin topo egin dutenek azken gutunak emateko aprobetxatu dute. Azpeitian, aldiz, ezkutuan ibili dira Olentzero eta Mari Domingi, eta haiei laguntzen aritu dira Etxearreta baserrikoak.

Traktore gainean opariak hartuta, herriko kaleetan zehar ibili da Etxearreta, ezohiko gabon bezperari magia pixka bat jarri asmoz. Pandemia tarteko Olentzerok eta Mari Domingik ezin izan dute urtero egin ohi duten kalejira egin. Dena den, Azpeitiko haurrei mezu bat bidali diete. Haiek ikusteko datorren urtera arte itxaron beharko...