Olentzeroren eta Mari Domingiren mezua Azpeitiko haurrei

Maialen Etxaniz 2020ko abe. 23a, 16:59

Koronabirusa tarteko, aurten Olentzerok eta Mari Domingik ez dute abenduaren 24an egin ohi duten kalejira koloretsu eta alaia egingo, baina Azpeitiko haurrei eta gaztetxoei mezu bat utzi diete bideo honetan, bertso eta guzti. 

Urte berezia izan da aurtengoa, eta Gabonak ere halakoak izango dira. Olentzero eta Mari Domingi joan zen astean etorri ziren Azpeitiko ikastetxeetara, ikasleen gutunak jasotzera. Bihar, ordea, ez dute kalejirarik egingo herriko kaleetatik. Abenduaren 24an herriko haurrekin batera kalejira koloretsua eta ederra egin ohi dute Olentzerok eta Mari Domingik, baina pandemia dela eta aurten ez egitea erabaki dute. Hori dela eta, bideoan jaso dute Azpeitiko haurrei eta gaztetxoei eman nahi dieten mezua. Gainera, bertsoz urte berri ona izateko opa diete herritar guztiei.  Hona hemen Olentzeroren eta Mari Domingiren mezua.