Gabonetan, zenbait egunez itxi egingo dute Udal Liburutegia

Ihintza Elustondo 2020ko abe. 23a, 11:57

Abenduaren 24an, 25ean eta 31n itxi egingo dute liburutegia; gainontzeko egunetan, berriz, ohiko ordutegian zabalduko dute.

Azpeitiko Udal Liburutegiak jakinarazi du Gabonetako zenbait egunetan itxi egingo dutela gunea. Hain zuzen ere, bihar eta etzi –abenduaren 24an eta 25ean– itxiko dute liburutegia, eta hilaren 26an –larunbata– berriro zabalduko dute, ohiko ordutegiarekin. Era berean, abenduaren 31n ere itxita egongo da Udal Liburutegia.