Txapelen omenezkoarekin gozatu dute aurten ere bertsozaleek

Mailo Oiarzabal 2020ko abe. 22a, 09:08

Maialen Lujanbiok, Amets Arzallusek, Andoni Egañak, Jone Uriak, Eli Pagolak eta Jokin Urangak eskaini dute aurtengo saioa Soreasu antzokian.

Eguberri bueltan aspalditik da bertsozaleentzat hitzordu kutuna Txapelen omenezko bertso saioa. Hainbeste ekitaldi eta emanaldi bertan behera gelditu diren urte honetan, eutsi egin dio Erniarraitz bertsozale elkarteak Txapelen omenezkoari, eta goi mailako bertso saioa antolatu dute beste behin.

Maialen Lujanbiok, Amets Arzallusek, Andoni Egañak, Jone Uriak, Eli Pagolak eta Jokin Urangak osatutako bertsolari seikoak sarrerak aspaldi agortu zituzten ikus-entzuleen txaloak jaso zituen igande arratsean. Esteka honetan jarri du Kulturaz kooperatibak saioaren argazki bilduma osoa.