Santo Tomas eguna ospatu dute San Martin egoitzan

Julene Frantzesena 2020ko abe. 21a, 16:24

Herritar gehienentzat ezohikoa izaten ari da gaurko eguna, Santo Tomas eguna izanagatik ez delako festa girorik herrian. Dena den, badira jai giroan murgiltzeko aukera izan duten herritarrak: San Martin egoitzako egoiliarrak eta langileak kasu. Goizean, txorizo pintxoa dastatzeko aukera izan dute horiek, eta gainera, Jon Gurrutxaga eta Aitor Salegi bertsolarien saioaz gozatu ahal izan dute.