Lagun Onakeko gizonek Vitoriaren kontra jokatuko dute gaur Garmendipen

Lagun Onak futbol taldeko jokalari batzuk.

Taldean izandako positibo bat tarteko, Lagun Onakeko gizonen lehen taldeak ez ditu jokatu denboraldiko azken bi jardunaldiak. Asteburuan jokatzekoa zuten neurketa izango dute gaur, 19:30ean hasita, Garmendipen.

Taldean izandako positibo bat tarteko, Lagun Onakeko gizonek ez dituzte jokatu Espainiako Hirugarren Mailako azken bi jardunaldiak, baina gaur itzuliko dira berriz ere lehiara. Izan ere, gaur, asteartea, jokatuko dute asteburuan jokatzekoak ziren Vitoriaren aurkako partida. Norgehiagoka Garmendipe futbol zelaian izango da, 19:30ean hasita.

Lagun Onakeko gizonen lehen taldea sailkapeneko azken postuan da, hamar jardunalditan bi puntu lortuta. Partidarik ez dute irabazi oraindik; bi berdindu eta bost galdu dituzte. Gaurko neurketako hiru puntuak, beraz, behar-beharrezkoak dituzte Azpeitiko mutilek, mailari eusteko lehian jarraitu ahal izateko.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide