Hurrengoan beharko du

Ihintza Elustondo 2020ko abe. 21a, 11:53
Goiko irudian, plaza iaz; behekoan, plazaren itxura gaur.

Azken urteetako Santo Tomas egunik tristeena da gaurkoa. Ez baserritar jantzi, ez txorizo, ez talo, ez parranda. Plazak ez du iaz gaurko egunez zuen itxurarik.

Santo Tomas egun tristea da nolanahi ere gaurkoa. Goiko irudian ikus daiteke iaz gaurko egunez plazak zuen itxura, eta behekoa, berriz, orain gutxi ateratako argazkia da. Iaz, gaurko egunez, jai giroan ibiliko ziren herritar gehienak ordu honetan; aurten, ordea, ez dago festarako aukerarik, dagoeneko herritar gehienen etsai bilakatu den zomorroa tarteko. Ez baserritar jantzi, ez txorizo, ez talo, ez parranda. Hurrengo urtean beharko du.