Haur eta gaztetxoek ekin diete Gabonetako ekintzei

Aitziber Arzallus 2020ko abe. 21a, 11:10

10:00etan elkartu dira Betharrametako jolastokian, eta 13:00ak arte hainbat ekintza gauzatuko dituzte gaur, bihar eta etzi.

Gaur, bihar eta etzi udalak antolatutako Gabonetako ekintzetan parte hartzeko aukera izango dute herriko haur eta gaztetxoek. 10:00etan bildu dira Betharrametako jolastokian, eta banan-banan eskuak garbitu eta tenperatura hartu ostean elkartu dira euren taldekideekin, begiraleek agindutako eran. Koronabirus garaira egokitutako ekintzak egingo dituzte aurtengoan, ez baitute Olentzeroren etxera bisitarik edo antzerako irteerarik egingo; ekintza guztiak herrian egingo dituzte.