Eskoletako kontingentzia plana berrikustea eskatu dute 'Pupitre isolatua' ekimenarekin

Andoni Elduaien 2020ko abe. 21a, 10:02

Loiolan eskolako mahai bat isolatuta irudikatu nahi izan zuten ekimenaren bultzatzaileek.

'Pupitre isolatua' ekimena jarri dute abian hainbat lagunek. Loiolako basilikaren aurrean eskolako mahai bat jarri dute lau aulkiz inguratuta, haurrek eskoletan duten egoera isladatzeko asmoz. COVID-19 egoera dela eta eskoletan ezarri dituzten neurriengatik kexu agertu dira gurasoak, eta kontingentzia plana berrikusteko mezua zabaldu nahi izan zuten herritarren aurrean.