Herritar ugari izan da sortzaileen azokan

Julene Frantzesena 2020ko abe. 20a, 14:05

Orkatz kultur elkarteak antolatuta, herriko hainbat sortzailek beren produktuak saltzeko postuak jarri dituzte Azoka Plazan, eta herritar ugari joan da hara. Arratsaldean ere zabalik izango da, 16:30etik 19:30era.

Arropa, osagarriak, margolanak, ilustrazioak, liburuak, panpinak, loteria... Horiek eta gehiago eskuratzeko aukera izan da gaur goizetik eguerdira bitartean Azoka Plazan. Izan ere, Orkatz kultur elkarteak antolatuta, herriko hainbat sortzailek beren produktuak saltzeko postuak jarri dituzte bertan. 11:00etan zabaldu dituzte azokaren ateak, eta herritar ugari joan da hara; are geghiago, ilara luzeak sortu dira Azoka Plazaren atarian, azokara sartzeko pertsona kopuru mugatu egin baitute antolatzaileek. Arratsaldean ere irekita izango da azoka, 16:30etik 19:30era.