Zaintza erdigunean jartzea eskatzeko eta baliabide publikoak aldarrikatzeko elkarretaratzea egin dute

Julene Frantzesena 2020ko abe. 19a, 11:16
San Martin egoitzaren aurrean egin dute elkarretaratzea.

Dozenaka lagunek zaintza erdigunean jarri behar dela eta horretarako baliabideak behar direla aldarrikatzeko elkarretaratzea egin dute gaur, zapatua, eguerdian, San Martin egoitzaren aurrean. Non dago diru publikoa? lelopean egin dute Sortuk deitutako kontzentrazioa. Han elkartutakoek salatu dutenez, adinekoak ondo zainduta egoteko beharrezkoak diren baliabideak ez dira iristen, eta horiek babesa agertu diete zaintzaren eremuan lan egiten duten pertsona guztiei. Sorturen arabera, egun bizi dugun egoerara iritsi izanaren "ardura osoa" herritarren bizkarrera botatzeko interesa dago, baina alderdi horrek azaldu duenez, "etxeko lanak egin ez dituzten gobernuena" da.