Hamasei postu jarriko dituzte igandeko Sortzaileen Azoka Herrikoian

Mailo Oiarzabal 2020ko abe. 17a, 14:12
Orkatzek antolatutako azokan parte hartuko dutenetako batzuk, ekimena aurkezteko argazkian. (Orkatz)

Azoka Plazan egingo dute Orkatzek antolatutako azoka, 11:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 19:30era.

Orkatzek antolatuta, Sortzaileen Azoka Herrikoia izango da igande honetan, abenduak 20, Azoka Plazan. 11:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 19:30era irekiko ditu ateak "sareak jostea" helburu duen ekimenak.

Antolatzaileek zehaztu dute igandeko azokan postua jarriko duten sortzaileen eta artisauen zerrenda. Azkenean, hamasei posturekin osatuko dute azoka, eta hau da postuak jarriko dituztenen zerrenda: Orkatz (arropa eta abar), Kala (irudia), Txakur Gorria (irudia eta hitza), Biziki (arropa), Killari (makramea), Erika Olaizola (Panpina liburuarekin), Endredamakina (osagarri birziklatuak), Marrak (irudia-serigrafia), Pitxibitxi (zilarrezko bitxiak), Keizpe Studio (serigrafia-ilustrazioa), Itxasoren panpintxoak (kakorratz lanak), Oihele (arropa), Urssy Baterna (irudia), Olatz Aguado (irudia), Olatz Alkorta (irudia) eta Tripontzia (loteria).