'Schubert nunca trabajo en Justicia' liburua kaleratu du Miren Alcedok

Julene Frantzesena 2020ko abe. 15a, 09:31
Miren Alcedo Azpeitiko epaitegiaren aurrean. (Ihintza Elustondo)

Txalaparta argitaletxearekin kaleratu du emakume funtzionarioek justizia administrazioan duten egunerokoan oinarritutako fikziozko lana. Alcedok ondo ezagutzen du Justizia arloa; izan ere, 2005etik EAEko Justizia Administrazioko funtzionarioa da.

Schubert nunca trabajo en Justicia liburua kaleratu du Miren Alcedo (Portugalete, Bizkaia, 1963) antropologoak. Txalaparta argitaletxearekin kaleratu du emakume funtzionarioek justizia administrazioan duten egunerokoan oinarritutako fikziozko lana. Alcedok ondo ezagutzen du Justizia arloa; izan ere, 2005etik EAEko Justizia Administrazioko funtzionarioa da.

Ez da Azpeitiko bizilagunak kaleratu duen lehen liburua, baina bai fikziozko aurrena; izan ere, aurretik berak gauzatu zuen doktore testiaren laburpentzat jo daitekeen Militar en ETA (1996) eta Trantsizioko egoera sozio-politikoa nahiz Kontzertu Ekonomikoaren negoziazioa biltzen dituen La identidad pactada (2008) argitaratu zituen.

Alcedo Historian lizentziatua da Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan, eta Antropologian doktorea Bartzelonako Unibertsitatean. Prentsan, hezkuntzak nahiz ahozko historian lan egina da, baina Justizia alorrean egiten du lan duela hamabost urtetatik.