Herriko ostalariek eta horien hornitzaileek auto karabana zaratatsua egin dute gaur eguerdian. 12:00etan abiatu dira plazatik berrogeiren bat ibilgailutan, bizi duten egoera salatzeko eta Eusko Jaurlaritzari eta udalari laguntza gehiago eskatzeko.
Herriko ostalarien ustetan, Eusko Jaurlaritzaren aginduz bihar indarren sartuko diren neurriak ez dira nahikoa. Jai Alai jatetxeko Alaitz Alberdik adierazi du administrazioak orain arte agindu dizkien laguntzak "limosna" direla, eta "sektorentzat erreskate plana prestatzeko" eta "urte guztiko zergak kentzeko eskatu" die Eusko Jaurlaritzari eta Azpeitiko Udalari. Zigor Ordriozola hornitzaileak ere egoera zaila bizi dutela esan du, euren jarduera ostalaritzari erabat lotuta dagoelako.
Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!
Izan zaitez Uztarriako bazkide