Eñaut Elorrietak kontzertua eskainiko du urtarrilaren 30ean

Julene Frantzesena 2020ko abe. 9a, 15:00
Eñaut Elorrieta kontzertu batean.

Musikari gernikarrak Soreasu antzokian aurkeztuko du iaz kaleratu zuen Irteera argiak lana. Emanaldiarako sarrerak salgai daude Kulturaz.eus  webgunean.

Eñaut Elorrietak kontzertua eskainiko du urtarrilaren 30ean, larunbata, Soreasu antzokian (19:00). Musikari gernikarrak iaz kaleratu zuen Irteera argiak lana aurkeztuko du herrian, eta dagoeneko salgai daude emanaldirako sarrerak Kulturaz.eus atarian.

Elorrieta hainbat musikarirekin izango da agertokian. Irteera argiak lanerako hainbat hitz berak eginak dira, baina Uxue Alberdiren, Joseba Sarrionandiaren nahiz Jose Luis Otamendiren letrak ere badituzte haren abestiek. Urteetan Ken Zazpi taldearekin aritu ostean, 2013an urratu zuen bakarkako ibilbidea Elorrietak, eta horretan segitzen du gaur egun.

Hona hemen, Irteera argiak laneko Hariak abestiaren bideoklipa: