Ana Unanue eta Jose Luis Aizpuru kazetariak, beren esperientziaz solasean Egunkariaren 30. urteurrenean

Berria.eus 2020ko abe. 6a, 10:52

Gaur 30 urte kaleratu zuten Euskaldunon Egunkaria-ren lehen zenbakia. Beren alea jarri zuten langile batzuek zailtasunak, ezinak eta nahigabeak kontatu dizkiote BERRIAri, baina baita zeukaten ilusioa ere. Kazetari horien artean dira Ana Unanue eta Jose Luis Aizpuru azpeitiarrak. Beste kazetari batzuekin batera, hastapenez eta garai hartako esperientziez solastu dira honako bideo honetan.