Asteartea jaieguna denez, bihar egingo dute ohiko azoka

Ihintza Elustondo 2020ko abe. 6a, 09:00

Abenduaren 8a jaieguna denez, bihar egingo dute asteroko azoka herrian.

Datorren asteartea, abenduak 8, jaieguna denez, astearteetako ohiko azoka bezperan egingo dute. Hau da, bihar, astelehena, izango da datorren asteko azoka. Ohiko moduan, bertako ekoizleek askotariko produktuak jarriko dituzte salgai.