Euskaraldia 2020

Mikel Labaka: "Zubietan euskara asko erabiltzen dugu, baina nahi beste ez oraindik"

Julene Frantzesena 2020ko abe. 3a, 19:00

Amaitzear da Euskaraldiaren bigarren edizioa. Egitasmoaren harira, Hamaika arrazoi elkarrizketa sortako bideoak argitaratu ditu Urolako Komunikazio Taldeak azken egunotan. Gaurkoa izango da azken gonbidatua, hain zuzen ere, Mikel Labaka Realeko bigarren entrenatzaile eta futbolari ohi azpeitiarra.

Amaitzear da Euskaraldiaren bigarren edizioa, eta horrenbestez, baita Urolako Komunikazio Taldeak (UKT) egunotan argitaratu dituen Hamaika arrazoi elkarrizketa sortako bideoak ere. Zehazki, Urola Kostako 11 herritako 11 aurpegi ezagunek euskararen eta Euskaraldiaren inguruko galderak erantzun dituzte azken egunotan, eta hamaikagarren eta azken bideoa da gaurkoa. Hain zuzen ere, Mikel Labaka Realeko bigarren entrenatzaile eta futbolari ohi azpeitiarra da gaurko gonbidatua. Realak COVID-19a saihesteko ezarri duen protokoloa dela eta, bideo-dei bidez egin zen haren elkarrizketaren grabaketa.

Hamaika arrazoi sortako elkarrizketak Urolako komunikazio Taldea osatzen duten hedabideetan ikus daitezke: elkarrizketatuaren arabera, tokiko hedabideetan –Uztarria, Maxixatzen, Baleike, Zarauzko Hitza eta Karkara–; eta solasaldi guztiak Urola Kostako Hitzaren webgunean nahiz Erlo Telebistan.

Aurreko egunetan Iñaki Gabarain txirrindulari ohi aizarnazabaldarrari, Aitor Arregi sukaldari getariarrari Ixabel Jauregi euskaltzale azkoitiarrari, Iñaki Oliden idi-zale eta harakin oriotarrariJuan Jose Eizmendi bertsolari errezildarrariAna Galarraga zarauztarrari, Naroa Agirre kirolari zestoarrariEsti Markez abeslari aiarrari eta Xabier Arruti aldundiko Nekazaritza eta Landa Garapeneko zuzendari beizamarrari eta Roberto Gutierrez Ostarrena zine-klubeko kide zumaiarrari egindako elkarrizketak argitaratu ditu UKT-k.