Euskaraldia 2020

Lagun Onak MBk, Ikasberri KEk eta musika eskolak ere bat egin dute Euskaraldiarekin

Mailo Oiarzabal 2020ko aza. 30a, 18:00
Lagun Onak MBko kideak eta hainbat mendizale atzo, Xoxoten.

Hiru erakundeak parte hartzen ari dira euskararen erabilera sustatzeko ariketa sozialean, eta argazkiak atera dituzte azken egunetan, ekimenari beren babesa adierazteko.

Bigarren eta azken astean sartu da Euskaraldiaren bigarren edizioa, eta euskararen erabilera sustatzeko ariketa sozialean parte hartzen ari diren herriko entitateek beren sostengua adierazten jarraitzen dute.

Aurreko astean Lagun Onak futbol klubak, Iraurgi Saskibaloiak, Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraik eta Iraurgi Ikastetxeak egin bezala, joan den asteburuan Lagun Onak Mendi Bazkunak, Ikasberri Kirol Elkarteak eta Juan Antxieta Musika Eskolak ere Euskaraldiari babesa azaltzeko argazkiak atera dituzte; mendizaleek, gainera, deialdi irekia egin zuten, atzo Xoxoten Euskaraldiaren aldeko argazkia atera nahi zuten herritarrei beraiekin bat egiteko gonbita eginez.

Ikasberri KEko jokalariak, entrenatzaileak eta zuzendaritzako kideak, Garmendipeko anexoan.

Juan Antxieta musika eskolako irakasleak.