Uztarriaren zozketak

Uztarriak zozkatu ditu Gatiburen eta Suaren kontzertuetarako sarrerak

Ihintza Elustondo 2020ko aza. 30a, 14:33

Gatiburen kontzerturako sarrera bana eskuratu dute Amaia Garatek eta Alex Silvak, eta Suaren emanaldirako sarrera bana Jon Aizpuruk, Juan Aranagak, Gurutze Eizmendik eta Mikel Labianok. 

Durangoko Azoka Euskal Herriko hainbat txokotara iritsiko da aurten. Zu non, han DA! izenburupean, hainbat kontzertu izango dira han eta hemen: Azpeitian, esaterako, Gatibu eta Sua taldeek eskainiko dituzte kontzertuak.

Azokaren antolatzaileek bi kontzertu horietarako sarrerak eman dizkiote Uztarriari, bazkideen artean zozkatzeko. Hain zuzen ere, Gatibuk larunbatean (19:00) Soreasu antzokian eskainiko duen emanaldirako bi sarrera zozkatu ditu Uztarriak bazkideen artean, eta abenduaren 8an Suak (19:00) Sanagustin kulturgunean eskainiko duen kontzerturako, lau sarrera. Honako hauek izan dira irabazleak: Amaia Garatek eta Alex Silvak Gatiburen zuzenekorako sarrera bana eskuratu dute, eta Jon Aizpuruk, Juan Aranagak, Gurutze Eizmendik eta Mikel Labianok Suaren emanaldirako sarrera bana.