Zabalik dago Etxaldeko emakumeek elikadura burujabetzaz emango duten hitzaldirako izen-ematea

Julene Frantzesena 2020ko aza. 30a, 11:15
Etxaldeko emakumeak Bergaran egindako auzolan batean. (Argia)

Datorren asteazkenean izango da solasaldia Emakumeen Txokoan, Elikadura burujabetza eta feminismoa eskutik izenburupean. 18:30ean hasiko da solasaldia.

Datorren asteazkenean elikadura burujabetzaz hitzaldia izango da Emakumeen Txokoan, Elikadura burujabetza eta feminismoa eskutik izenburupean. Etxaldeko emakumeak mugimenduko kideak izango dira solasaldia eskaintzen; hain zuzen ere, elikadura prozesuen eta elikadura burujabetza gizarte borroketan txertatzearen inguruan ariko dira hizketan.

Hitzaldia 18:30ean izango da Emakumeen Txokoan, baina hara joan nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute. Izan ere, koronabirusa dela-eta ezarritako neurri murriztaileak tarteko, pertsona kopuru mugatuak joan ahal izango du hara. Honako lotura honetan eman daiteke saiorako izena.