Bidezko merkataritzako dendarik ez dute jarriko aurten

Mailo Oiarzabal 2020ko aza. 27a, 15:48

Gabon garaian urtero irekitzen duen saltoki solidarioa ez du aurten jarriko Mixio Taldeak, pandemia dela eta.

Hainbeste urtetan gauzatu duten egitasmoa bertan behera utziko dute aurten Parrokiako Mixio Taldekoek. Horrela, Gabon garaian urtero jartzen duten bidezko merkataritzako denda ez dute irekiko, COVID-19aren pandemia dela eta.

Dendarik ezingo dutela jarri jakinaraztearekin batera, "eskertza beroena" adierazi nahi izan diote herriari, bidezko merkataritza sustatzeko egitasmoaren aurrean "urtero ematen duen erantzunagatik eta zintzotasunagatik". Mixio Taldekoen hitzetan, "jendearen elkartasunak egiten du posible, urtez urte, bidezko merkataritzako proiektu xume honek bultzatu nahi dituen helburuak lantzen joatea".