Agortu dira Txapelen oroimenezko bertso saiorako sarrerak

Julene Frantzesena 2020ko aza. 26a, 07:50
Iazko Txapelen omenezko bertso saioko irudi bat.

Egun gutxitan saldu dituzte sarrera guztiak. Abenduaren 20an, igandez, izango da aurtengo saioa, Soreasu antzokian. Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Andoni Egaña, Jone Uria, Eli Pagola eta Jokin Uranga ariko dira kantuan.

Bertso grinez dira azpeitiarrak antza. Izan ere, egun gutxitan gastatu dira abenduaren 20an, igandez, Eusebio Eizmendi Txapel zenaren oroimenez egingo duten bertso saiorako sarerrak.

Soreasu antzokian izango da Erniarraitz bertsozale elkarteak antolatutako saioa. 18:00etatik aurrera agertokian izango dira Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Andoni Egaña, Jone Uria, Eli Pagola eta Jokin Uranga. Gai-jartzaile lanak, berriz, Maddi Labakak egingo ditu.