Uztarriaren zozketak

Durangoko Azokaren barruan Gatibuk eta Suak Azpeitian eskainiko dituzten kontzertuetarako sarrerak zozkatuko ditu Uztarriak

Julene Frantzesena 2020ko aza. 25a, 08:00
Gatibuk iaz Sanagustin kulturgunean eskaini zuen emanaldiko irudi bat. (Kulturaz kooperatiba)

Aurtengoan Azpeitira ere iritsiko da Durangoko Azoka, Zu non, han DA!  egitasmoari esker. Gatibuk abenduaren 5ean eskainiko du kontzertua, eta Suak abenduaren 8an. Bi emanaldi horietarako sarrerak zozkatuko ditu Uztarriak bazkideen artean: Gatiburako bi eta Suaren emanaldirako lau. Zozketa azaroaren 30ean egingo du Uztarriak.

Durangoko Azoka ezohikoa izango da aurtengoan, eta Durangora ez ezik, Euskal Herriko hainbat txokotara ere iritsiko dira egitasmoaren barruko ekitaldiak; tartean, Azpeitira. Zu non, han DA! izenburupean, hainbat kontzertu izango dira han eta hemen: Azpeitian, esaterako, Gatibu eta Sua taldeek eskainiko dituzte kontzertuak.

Azokaren antolatzaileek bi kontzertu horietarako sarrerak eman dizkio Uztarriari, bazkideen artean zozkatzeko. Hain zuzen ere, Gatibuk abenduaren 5ean (19:00) Soreasu antzokian eskainiko duen emanaldirako bi sarrera zozkatuko ditu Uztarriak bazkideen artean, eta abenduaren 8an Suak (19:00) Sanagustin kulturgunean eskainiko duen kontzerturako, lau sarrera.

Uztarriako bazkideek ohiko bidea erabili beharko dute sarreren zozketan parte hartzeko: lehiaketakuztarria@gmail.com helbidera mezua idatzi beharko dute, izenburuan Sua edo Gatibu idatzita. Mezu horretan bazkidearen izen-abizenak, NA zenbakia, helbidea eta telefono zenbakia zehaztu beharko dira. Uztarriak datorren astelehenean, azaroak 30, egingo du sei sarreren zozketa parte hartzaile guztien artean.