Bihar egingo dute azaroko odol ateraldia, Basazabalen

Mailo Oiarzabal 2020ko aza. 24a, 11:06
Basazabal jauregian egingo dute biharko odol ateraldia.

Odola eman nahi dutenek bihar goizean hartu behar dute txanda, telefonoz deituta. Ateraldia, berriz, 17:00etatik 21:00etara izango da.

Azpeitiko odol emaileen elkarteak bihar egingo du azaroko ateraldia. Basazabal jauregian egingo dute, 17:00etatik 21:00etara.

Odola eman nahi dutenek bihar bertan hartu beharko dute arratsalderako txanda, 08:30etik 13:30 bitartean 943-00 78 84 telefono zenbakira deituta.