Betharrametan ikusgai dago 'Txoriyek' erakusketa

Nerea Uranga 2020ko aza. 21a, 18:01

Agustin Arenas argazkilari azpeitiarraren Txoriyek erakusketa zabalik dago Betharram erakusketa aretoan. Asteburuetan 12:00etatik 14:00etara eta astegunetan 18:00etatik 20:00etara egongo da argazki erakusketa zabalik.

Txoriyek txori eta hegaztien argazkiekin osatutako erakusketa dago zabalik egun hauetan Betharram erakustokian. Agustin Arenas argazkilari azpeitiarrak urteetan ateratako txoriei ateratako argazki ikusgarriak jarri ditu erakusgai. Abenduaren 6ra bitartean egongo da irekita eta argazkiak ikusteko aukera. Asteburuetan 12:00etatik 14:00etara egongo da zabalik eta astegunetan 18:00etatik 20:00etara.