Salgai daude Txapelen omenezko bertso saiorako sarrerak

Julene Frantzesena 2020ko aza. 21a, 10:11
Iazko Txapelen omenezko bertso saioko irudi bat.

Abenduaren 20an, igandez, izango da saioa, Soreasu antzokian. Kulturaz.eus atarian eskura daitezke sarrerak, hamar eurotan. Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Andoni Egaña, Jone Uria, Eli Pagola eta Jokin Uranga ariko dira kantuan.

Aurten ere ez du hutsik egingo Eusebio Eizmendi Txapel zenaren omenezko bertso saioak. Erniarraitz bertsozale elkarteak abenduaren 20rako, igandea, jarri du hitzordua, eta dagoeneko eros daitezke sarrerak Kulturaz.eus webgunean, hamar euroren trukean.

Soreasu antzokian izango da saioa, 18:00etan hasita, eta Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Andoni Egaña, Jone Uria, Eli Pagola eta Jokin Uranga ariko dira kantuan. Gai-jartzaile lanak, berriz, Maddi Labakak egingo ditu.