Indarkeria matxistari aurre egiteko antolakuntzaren beharraz ariko dira bihar Gaztetxean

Aitziber Arzallus 2020ko aza. 20a, 10:47
Urola Erdiko Itaia urriaren 31n aurkeztu zuten, Azpeitiko Gaztetxean. (Urola Erdiko Itaia)

Urola Erdiko Itaia emakume sozialisten antolakundeak antolatu du hitzaldia, eta Gaztetxean izango da bihar, larunbata, 17:00etan hasita.

Azaroaren 25a Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Eguna da, eta horren harira, hainbat ekitaldi antolatu ditu Urola Erdiko Itaia emakume sozialisten antolakundeak. Bihar, larunbata, Indarkeria matxistari aurre egiteko antolakuntzaren beharra hitzaldia izango da Azpeitiko Gaztetxean, 17:00etan hasita. Egunerokoan ematen diren indarkeria forma orokorrez, emakumeenganako indarkeriaz, indarkeria matxistaren ezaugarriez eta mekanismoez, eta horiei aurre egiteko gaitasunak antolatzearen beharraz jardungo dute, besteak beste.