Dozenaka herritar bildu dira plazan Sahararen aldeko elkarretaratzean

Anartz Izagirre 2020ko aza. 19a, 19:49
Dozenaka herritar bildu dira plazan Saharararen aldeko elkarretaratzean. (Anartz Izagirre)

Marokorekin 1991. urtean sinatu zen su-etena haustea gaitzetsi dute manifestariek, eta Maroko errudun, Espainia arduradun zioten oihuak entzun dira plazan.

Oihu eta irrintzi artean egin dute Sahararen aldeko elkarretaratzea gaur, osteguna, dozenaka herritarrek. Fronte Polisarioak hautsitzat jo zuen joan den zapatuan 1991. urtean Marokorekin sinatutako su-etena, eta egoera hori salatzeko bildu dira gaur plazan. Khamar saharar herriaren aldeko Azpeitiko elkarteak sahararrekin elkarlanean antolatu du kontzentrazioa, eta hainbat eragileren atxikimendua izan du; besteak beste, Elkar-Ekinek, Sortuk, Krisiaren Seme-alabakek, EH Bilduk, Ernaik eta Basanderiek talde feministak babestu dute. Elkarretaratzean Maroko errudun, Espainia arduradun eta Sahara libre zioten oihuak entzun dira.

Honako lotura honetan irakur daiteke Uztarriak Hetra Boudjemaa Azpeitian bizi den saharar jatorriko herritarrari egindako elkarrizketa.