Udalaren eta Bertanen aitortza jaso du mende laurdena bete duen Iosu optikak

Julene Frantzesena 2020ko aza. 19a, 12:04
Iosu optikako, udaleko eta Bertaneko ordezkariak. (Azpeitiko Udala)

Agustin Lizarralde zinegotziaren eta Xabier Aldalur Bertaneko teknikariaren eskutik jaso zuten udalaren oroigarria optikako kideek. Lizarralderen arabera, herria bizirik mantentzeko ezinbestekoa da bertako merkataritza, eta udalak merkataritza txikiaren aldeko "apustu sendoa" egiten duela azpimarratu du hark.

Duela 25 urte zabaldu zuten Iosu optikak Azpeitiko Udalaren eta Bertan merkatari elkartearen aitortza jaso du, mende laurdenean herriko merkataritzaren alde egindako lanagatik. Agustin Lizarralde zinegotziaren eta Xabier Aldalur Bertaneko teknikariaren eskutik jaso zuten udalaren oroigarria optikako kideek.

Lizarraldek azaldu duenez, 25 urtean "gorabehera ugari" geratzen dira, eta "ez da erraza" saltoki bat hainbeste urtez zabalik izatea. Hark esan duenez, gainera, azken hilabetak ere ez dira ari errazak izaten merkatarientzat. Dena den, Lizarralderen arabera, herria bizirik mantentzeko ezinbestekoa da bertako merkataritza, eta udalak merkataritza txikiaren aldeko "apustu sendoa" egiten duela azpimarratu du. Horri lotuta, "herria bizirik mantentzeko ahaleginean" segitzeko eskatu die hark merkatariei.