22 lagun elkartu dira Itziar Alkortak alokairuko sabelaz emandako hitzaldian

Ihintza Elustondo 2020ko aza. 19a, 11:45

Itziar Alkorta EHUko zuzenbide zibileko irakasleak Alokairuko sabela nola arautu hitzaldia eman du, June Fernandezek gidatuta. Gestazio subrogatuaren ertz guztiak aztertu dituzte solasaldian.

Itziar Alkorta legelariak hitzaldia eman zuen atzo, asteazkena, Azoka Plazaren goiko solairuan. Alokairuko sabela nola arautu izenburupean aritu zen, Pikara magazineko June Fernandezek gidatuta. Emakumeen Txokoak antolatu zuen solasaldia, eta, guztira, 22 lagun elkartu ziren bertan. Besteak beste, haurdunaldi subrogatuaren atzean ezkutatzen den esplotazioaz aritu zen Alkorta hitzaldian. 

Uztarriak elkarrizketa egin zion Alkortari gai horren harira; hemen irakur daiteke.