Haurren Eskubideen Nazioarteko Egunaren harira, murala egin dute Iturritxiki ludotekako gaztetxoek

Anartz Izagirre 2020ko aza. 18a, 19:45

Plazako kioskoan jarri dute ludotekako erabiltzaileek eta hezitzaileek gaurko eguna ospatzeko egindako mural koloretsua.

Gaur, azaroak 20, Haurren Eskubideen Nazioarteko Eguna da, eta Iturritxiki ludotekako gaztetxoek zein hezitzaileek mural erraldoi bat jarri dute plazako kioskoan egun hori ospatzeko. Margoekin esku markak marrazteaz gain, haurren eskubideetariko batzuk idatzi dituzte muralean; besteak beste, elikadura, etxebizitza, hezkuntza, berdintasuna eta osasuna.