Dagoeneko bukatu dira Interneten salgai jarritako erosketa bonuak

(Azpeitiko Udala)

Gaur goizean jarri dituzte salgai udalak eta Bertanek atera dituzten erosketa bonuak, eta herritar ugarik baliatu dute haiek eskuratzeko aukera. 2.000 txartel jarri dituzte salgai, erdiak Interneten eta beste erdiak Bertanen bulegoan, eta dagoeneko bukatu dira sarean jarri dituzten guztiak. Beraz, bonuren bat nahi duten herritarrek Bertanen bulegora joan beharko dute, 09:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 17:00etara.

Herriko merkataritza sektorea babesteko eta ekonomiari bultzada emateko helburuarekin, bonu kanpaina abiatu dute Azpeitiko Udalak eta Bertan merkatari elkarteak. Gaur jarri dituzte bonuak salgai Internet bidez eta Bertanen bulegoan, eta jende ugari joan da haien bila. Internet bidez salgai jarri dituzten guztiak amaitu dira dagoeneko. 

Udalak 30.000 euro inbertitu ditu kanpainan, eta bonuek ohiko erara funtzionatuko dute: bonu baten truke 35 euro ordaindu beharko dituzte herritarrek, eta 50 euroko balioa izango dute gastatzeko orduan. Guztira 2.000 bonu atera dituzte; erdiak Bertanen bulegoan jarri dituzte salgai —09:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 17:00etara— eta beste erdiak online.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide