Death Cafe saioa egingo dute azaroaren 25ean

Ihintza Elustondo 2020ko aza. 17a, 08:30

Basazabal jauregian egingo dute tertulia, 18:00etatik 20:00etara bitartean. Parte hartzeko, aurrez izena eman behar da, honako telefono zenbakira deituta: 627 11 78 19. 

Heriotzaz araurik eta lokarririk gabe hitz egiteko, Death Cafe saioa egingo dute azaroaren 25ean, asteazkena. Basazabal jauregian elkartuko dira, 18:00etatik 20:00etara bitartean. Segurtasun neurri guztiak beteko dituztela azaldu dute antolatzaileek. Parte hartzeko, aurrez izena eman behar da, honako telefono zenbakira deituta: 627 11 78 19.

Heriotzari buruz errespetuz hitz egiteko saioak dira Death Cafe izeneko solasaldiak. 2019ko otsaileko aldizkarian, 213. zenbakian, Death Cafe saioen inguruko erreportaje luzea egin zuen Uztarriak; honako lotura honetan irakur daiteke.