Bulego taldekoak San Martin egoitzan izan dira

Mailo Oiarzabal 2020ko aza. 14a, 19:05
Bulegoko kideek San Martingo lorategian eskaini duten kontzertutxoaren irudi bat. (San Martin egoitza)

Azkoitiko musika taldekoek adinekoen egoitzetako egoiliarrei eta langileei eskainitako kantua egin dute, eta Azpeitiko egoitzan emanaldia egin dute goizean.

Bulego musika taldeko Tomas Lizarazu eta Ruben Lizarralde San Martin egoitzan izan dira gaur goizean, hango egoiliarrei eta langileei beren musika eskaintzeko.

Azkoitiko taldeak adinekoen egoitzetako egoiliarrei eta langileei eskainitako kantu bat sortu du, eta inon zabaldu aurretik, egoitzetan emanaldiak egiten ari dira taldekideak. Atzo Bizkaiko bi egoitzetan aritu ondoren, gaur Azpeitikoa bisitatu dute, egoitzan ospatzen ari diren San Martin egunaren bueltako aste berezia borobiltzeko.