Inbertsio publikoak areagotzea eskatu du Azpeitiko Sortuk

Mailo Oiarzabal 2020ko aza. 14a, 16:14

60 bat lagun batu dira eguerdian herriko anbulatorioaren aurrean. Osasungintza eta hezkuntza sistema indartzeko eta babes soziala bermatzeko tresnen beharra aldarrikatu dute, Non dago diru publikoa? Lehenik herria! leloarekin egin duten elkarretaratzean.

Azpeitiko Sortuk deituta, 60 bat lagun elkartu dira gaur eguerdiko ordubatean herriko anbulatorioaren atarian, Non dago diru publikoa? Lehenik herria! zioen pankartaren inguruan. Koronabirusaren krisiari aurre egiteko, erakundeek inbertsio publikoak eta laguntza sozialak areagotzea eskatu dute Sortukoek.

Osasungintza eta hezkuntza sistema indartzeko eta babes soziala bermatzeko tresnen beharra aldarrikatu dute, hain zuzen ere, gaurko elkarretaratzerako deialdian adierazi zuten moduan.