Ohi baino beranduago banatuko ditu Uztarriak hil honetako aldizkariak

Ihintza Elustondo 2020ko aza. 14a, 13:54

Uztarriak Euskaraldiko gehigarria banatuko du azaroko aldizkariarekin batera, eta, horregatik, ohi baino beranduago iritsiko dira aleak bazkideen etxeetara. Gainera, Correos itxita egon da egunotan, eta horrek ere atzerapena eragingo die aldizkaria zerbitzu horren bidez jasotzen dutenei.

Uztarria Komunikazio Taldeak beranduago banatuko ditu hil honetako aldizkariak; izan ere, Euskaraldiaren gehigarria banatuko du zenbaki horrekin batera. Gainera, Correos zerbitzua itxita egon da egunotan, eta hori dela eta, aldizkaria zerbitzu horren bidez jasotzen dutenei ohi baino beranduago iritsiko zaie. Egunotan hasi da komunikazio taldea aldizkariak banatzen, eta, beraz, laster jasoko dituzte bazkideek beren etxeetan.