Euskaraldia 2020

Euskaraldian izena ematen eta txapak jasotzen, plazan

Mailo Oiarzabal 2020ko aza. 14a, 11:38

Bigarren asteburuz jarraian, Euskaraldiaren Azpeitiko batzordeko lagunak herriko plazara atera dira, datorren ostiralean hasiko den Euskaraldiaren bigarren edizioan izena eman nahi duten herritarrei aukera emateko asmoz. Atzo arratsaldean jarri zituzten mahaiak, eta gaur ere bai, 11:00etatik 13:00etara egongo dira Sanagustinpean (argazkian).

Izena emateaz gain, ahobizi eta belarriprest txapak jasotzeko aukera ere badute herritarrek mahaian lehendik izena emanda badaude. Eta Euskaraldiaren banderatxoak ere eros ditzakete, 5 euroren truke. Astelehenetik aurrera, Udal Euskaltegira joan daitezke txapak jaso edota banderatxoa erosi nahi dutenak.