Bederatzi ikastaro eskainiko dituzte abenduan Kzgunean

Mailo Oiarzabal 2020ko aza. 14a, 09:19

Komunikazioa, oinarrizko formakuntza, irudia eta bideoa eta sare sozialak landuko dituzte, besteak beste, ikastaro horietan. Aurrez aurreko saioetan emango dituzte lau, eta urruneko formatuan beste bostak. Izen-ematea irekita dago.

Hauek dira abenduan Kzguneak eskainiko dituen ikastaroak:

- WhatsApp. Bat-bateko mezularitza zure smartphonean

  • Aurrez aurreko ikastaroa.
  • 4 ordu.
  • Abenduaren 14an eta 15ean, 11:00etatik 13:00etara.
  • Euskaraz.

- Komunikazio ez-presentzialerako tresnak

  • Urrunekoa.
  • Lau ordu.
  • Abenduaren 14an eta 22an.
  • Euskaraz.

- Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi

  • Aurrez aurrekoa.
  • 14 ordu.
  • Abenduaren 1etik 11ra, 11:00etatik 13:00etara.
  • Euskaraz.

- Google Argazkiak. Antolatu hodeian zure argazki guztiak

  • Aurrez aurrekoa.
  • 4 ordu.
  • Abenduaren 18an eta 22an, 11:00etatik 13:00etara.
  • Euskaraz.

- Google Drive. Bildu eta partekatu zure artxiboak

  • Aurrez aurrekoa.
  • 4 ordu.
  • Abenduaren 16an eta 17an, 11:00etatik 13:00etara.
  • Euskaraz.

- Lehenengo pausoak marketin digitalean

  • Urrunekoa.
  • 20 ordu.
  • Abenduaren 7tik 22ra.
  • Gaztelaniaz.

- Dropbox. Gorde zure artxiboak hodeian

  • Urrunekoa.
  • 4 ordu.
  • Abenduaren 14tik 22ra.
  • Euskaraz.

- Marka pertsonala eta LinkedIn

  • Urrunekoa.
  • 20 ordu.
  • Abenduaren 7tik 22ra.
  • Gaztelaniaz.

- Facebook. Egunerokotasuna partekatu

  • Urrunekoa.
  • 4 ordu.
  • Abenduaren 14tik 22ra.
  • Gaztelaniaz.

Ikastaroetan aurreinskripzioa egin daiteke Kzgunearen webgunean: aurreinskripzioa egiteko laguntza behar dutenek, esteka honetan aurkituko dute laguntza. Telefonoz ere argitu daitezke zalantzak, Azpeitiko Kzunegukeo 943-02 36 20 zenbakira deituta. Enparan dorretxean dago Kzgunea, eta astelehenetik ostiralera 09:00etatik 13:00etara ari da lanean uneotan; bulegora joan eta arduradunekin aurrez aurre egoteko, ezinbestekoa da aurrez hitzordua telefonoz hitzartzea.