Goenako aparkalekua itxita egongo da ibilgailuentzat astelehenera arte

Anartz Izagirre 2020ko aza. 13a, 11:40
Goenako aparkalekua asfaltatzeko lanak. (Azpeitiko Udala)

Asfaltatze lanak direla-eta ibilgailuek ezingo dute Goenako parkera sartu. Azken txanpan dira Goenako aisia gunea egokitzeko lanak.

Goena sarrerako gunea asfaltatzen ari da udala, eta ibilgailuek ezingo dute aparkalekua erabili datorren astelehenera arte. Goenako aisia guneari azken ukituak ematen ari dira; besteak beste, berdegunea egokitu, ibilgailuak garbitzeko gunea berritu eta autokarabanentzako gunea sortu dituzte gune horretan. Udalak 104.883,09 euroko inbertsioa egin du Goena egokitzeko lan horietan, eta Excavaciones y Transportes Orsa ari da lanok gauzatzen.