Koronabirusa Azpeitian

Bertan behera utziko dituzte 6 eta 16 urte arteko gazteei zuzendutako kiroldegiko jarduera guztiak

Aitziber Arzallus 2020ko aza. 12a, 15:32

Igeriketa, Zumbatxiki eta Total Gazte ikastaroei eragingo die neurriak. Aste honetako saioak egingo dituzte, baina datorren astelehenetik aurrera ez dute saiorik egingo.

6 eta 16 urte bitarteko gaztetxoentzako kiroldegiko jarduerak bertan behera uzteko erabakia hartu du BPXport enpresak. Igeriketa, Zumbatxiki eta Total Gazte ikastaroei eragingo die neurriak, datorren astelehenetik aurrera. Enpresak erabaki hori hartu du Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundietako eta Eusko Jaurlaritzako kirol zuzendaritzek debekatu egin dituztelako 6 eta 16 urte bitarteko gaztetxoek eskola orduetatik kanpo egiten dituzten kirol jarduera guztiak. Horrenbestez, datorren astelehenetik hasita, eta bestelakorik iragartzen ez duten bitartean, etenda geldituko dira 6 eta 16 urte bitarteko gaztetxoentzako igeriketa, Zumbatxiki eta Total Gazte ikastaroak.